2017(e)ko apirilaren 12(a), asteazkena

Jone, bueltan nahi zaitugu...

Gaur, opor aurreko eguna, egun tristea dugu guretzat. IƱauterien ondoren, Jone hasi zen praktiketan gure gelan eta gaur, berriro ere Unibertsitatera itzuliko da. Baina, agurra, gozoagoa izan dadin hainbat sorpresa presatu dizkiogu.





Bertso bat ere kantatu diogu gitarraren laguntzaz

Egun on Jone zer moduz zaude?
Zu zara gure markesa
Laguntzeko prest dagona beti
Zerbait ez bada erreza
Zu etorri zinen momentutik
Kendu zenigun pereza
Eta ez dugu inoiz a(ha)ztuko
Zuk emandako sorpresa

Irribarretsu pasa ditugu
zurekin hainbeste une.
Oso gustora egon baikara
hamabost ikasle ume.
Gure gelatik joandakoan
dena izango da hutsune…
Eskerrik asko bihotz- bihotzez

eta laister arte Jone

Eta baita bideo bat egin ere.


Gero arte Jone, eskerrik asko guztiagatik eta nahi duzunean etorri bisitan! Maite Zaitugu!

LH5- B

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina