2017(e)ko ekainaren 26(a), astelehena

Ondo pasa oporrak!

Ikasturteari jada agur esan diogu eta orain bi hilabete luze aurretik ditugu barre egin, disfrutatu eta ondo pasatzeko. Plazer handi bat izan da zuekin egunero- egunero abenturak bizitzea.

Mila esker kuadrila! Ondo- ondo pasa oporrak eta ea hondartzan edo Irurako plazatik besterik ez bada ere ikusten garen!

Besarkada handi bana, kuadrila!


Haitzen bideoa

Hementxe uzten dizuet Haitzek ikasturte amaierarako prestatu zigun bideoa! Mila esker!



2017(e)ko ekainaren 21(a), asteazkena

Ikasturte osoko argazkiak

Irudian klik eginez gero, ikasturte osoan zehar ateratako argazkiak ikusi eta eskuratu ahal izango dituzue. Gogoratu, zuen seme- alaben ikastolako helbide elektronikoan sartuta egon behar duzuela argazkiak ikusi ahal izateko!


Jornadas de la Naturaleza

La semana pasada celebramos las Jornadas de la Naturaleza. Fuimos a dar una vuelta por el caserio Agarre y después hacia la zona industrial. En el camino estuvimos analizando los aspectos positivos, negativos y los sonidos que pudimos percibir. 

Lehengo astean, "Jornadas de la Naturaleza" eguna izan genuen. Agarre baserri aldera joan ginen lehenik eta ondoren, industriagune aldera. Bidean, alderdi positiboak, negatiboak eta atzemandako soinuak aztertzen aritu ginen.






2017(e)ko ekainaren 19(a), astelehena

Ongi etorri Adur eta Noa!

Lehengo astean, Adur eta Noa etorri zitzaizkigun bueltan. Abenduan Bermudetara joan ziren eta 6 hilabetetan zehar ingelesa praktikatu ondoren, lehengo asteazkenean itzuli ziren bueltan. Harrera bero- bero bat eman genien beraien gelakook! ONGI ETORRI BIKOTE!




2017(e)ko ekainaren 1(a), osteguna

A21- URA

Astelehenean, gure gelako Agenda 21eko arduradunak diren Ekhiñe eta Izadi, udaletxera joan ziren beste geletako arduradunekin batera. Bertan, ikasturtean zehar uraren inguruan eginiko azterketen ondorioak azaldu zituzten.




2017(e)ko maiatzaren 29(a), astelehena

Bertsolaritza saioen amaiera

Lehengo ostiralean egin genuen bertsolaritzako azken saioa. Anek, kide bat ekarri zuen, Haritz eta bien artean, guk prestatutako gai, oin eta puntuen inguruan bertso sorta ederra eskeini ziguten. Hau artista parea! Mila esker erakutsitako guztiagatik eta ea hurrengo urtean berriro ere elkar ikusteko aukera daukagun!


2017(e)ko maiatzaren 22(a), astelehena

Hondarribira irteera

Aurten, Hondarribin izan gara ikasturte amaierako irteeran. Eguraldia lagun izan ez dugun arren, primeran ibili gara! Zuen seme- alaben ikastolako helbide elektronikoaren saioa hasita duzuela, klikatu ezazu irudian irteerako argazki gehiago ikusteko!


2017(e)ko maiatzaren 17(a), asteazkena

Inauterietako jaialdiko bideoa

Azkenean hemen duzue Inauterietako Jaialdiko bideoa osorik, nahi duzuenean ikusi ahal izateko. Lan ederra egin genuen, ilusioz betea, eta hori emaitzan argi ikusten da. Zorionak ekipo! Orain gozatu ezazue zuen lanaz!


Gogoratu, ordenagailuz soilik ikusi daitekeela!

2017(e)ko maiatzaren 9(a), asteartea

Libro de anécdotas

Hoy a la mañana hemos acabado y presentado nuestras anécdotas sobre los cinco sentidos.

Gaur goizean bukatu eta aurkeztu ditugu bost zentzumenei buruzko gure anekdotak.







Baratza martxan dugu!

Eraikin berriaren ondoan, baratza txiki bat prestatu ziguten guraso batzuk eta iritsi da bertan ereiten hasteko garaia. Lehengo astean izan ginen bertan hainbat barazki landatzen.





Ikerketak

Bost zentzumenekin gora eta behera ibili gara. Ikusmena, ukimena, usaimena, entzumena eta dastamena lantzen aritu gara eta hainbat ikerketa egin ditugu.











Kolonia egiten

Txanelako 5. unitatea bukatzen ari gara eta zentzumenen inguruan izugarri ikasi dugu. Horien artean, usaimena landu genuen eta baita kolonia bat egin ere!







2017(e)ko apirilaren 26(a), asteazkena

2017(e)ko apirilaren 25(a), asteartea

Sant Jordi

Igandean, Liburuaren Nazioarteko eguna izanik, eta atzo arratsaldeko eguraldia aprobetsatuz, liburu bana hartuta, merenderora joan ginen irakurzaletasuna bultzatzera. Oso gustora egon ginen zuhaitzen itzalpean irakurtzen. Ikusi ateratako hainbat argazki!