2017(e)ko urtarrilaren 23(a), astelehena

Los derechos de la infancia

Durante estas dos últimas semanas, hemos estado trabajando sobre los derechos de la infancia. Cada grupo tuvo que informarse sobre un derecho y presentarlo delante de los compañeros.

Azken bi aste hauetan zehar, haurren eskubideen inguruko lanketa egiten aritu gara. Talde bakoitzak eskubide baten inguruan informazioa bildu behar zuen eta gelakideen aurrean azaldu.






 













2017(e)ko urtarrilaren 17(a), asteartea

KiVa, Irurako ikastolan ez dugu jazarpenik onartuko!

Gure ikastolan KiVa programa (jazarpena ekiditeko programa) martxan jarri dugu eta horren harira hainbat ekintza burutu genituen ostegun eta ostiralean.

Ostegunean, laburmetrai bat ikusi genuen eta bere inguruko hausnarketa bat egin genuen gelan.




Ostiralean, berriz, ikasle bakoitzak bere KiVa ametsa idatzi zuen laino batean eta ondoren, ikastola sarrerako zuhaitzean itsatsi genituen.




Arratsaldean, ikastolako ikasle eta irakasleen artean jazarpena ezabatuko dugula adierazi genuen eskuak margotu eta "Jazarpena" zihoen kartel handi bat margotuaz.




IRURAKO IKASTOLAN EZ DUGU JAZARPENIK ONARTUKO!

2017(e)ko urtarrilaren 16(a), astelehena

Kulturaniztasuna eta azalaren kolorea

Txanela berriarekin, munduko kulturak eta errealitate ezberdinak aztertzen hasi gara. Horrekin loturik proiektuetan ere lanketa berezi bat egin genuen! Primeran pasatuz ikasteko parada bikaina izan genuen!


Abenduak 24

Gabonetatik bueltan, iada martxa hartuta dugu ikastolan. Berandu samar bada ere, hona hemen abenduaren 24an abesten atera gineneko pare bat taldeko argazki!