2017(e)ko apirilaren 26(a), asteazkena

2017(e)ko apirilaren 25(a), asteartea

Sant Jordi

Igandean, Liburuaren Nazioarteko eguna izanik, eta atzo arratsaldeko eguraldia aprobetsatuz, liburu bana hartuta, merenderora joan ginen irakurzaletasuna bultzatzera. Oso gustora egon ginen zuhaitzen itzalpean irakurtzen. Ikusi ateratako hainbat argazki!













2017(e)ko apirilaren 12(a), asteazkena

Jone, bueltan nahi zaitugu...

Gaur, opor aurreko eguna, egun tristea dugu guretzat. Iñauterien ondoren, Jone hasi zen praktiketan gure gelan eta gaur, berriro ere Unibertsitatera itzuliko da. Baina, agurra, gozoagoa izan dadin hainbat sorpresa presatu dizkiogu.





Bertso bat ere kantatu diogu gitarraren laguntzaz

Egun on Jone zer moduz zaude?
Zu zara gure markesa
Laguntzeko prest dagona beti
Zerbait ez bada erreza
Zu etorri zinen momentutik
Kendu zenigun pereza
Eta ez dugu inoiz a(ha)ztuko
Zuk emandako sorpresa

Irribarretsu pasa ditugu
zurekin hainbeste une.
Oso gustora egon baikara
hamabost ikasle ume.
Gure gelatik joandakoan
dena izango da hutsune…
Eskerrik asko bihotz- bihotzez

eta laister arte Jone

Eta baita bideo bat egin ere.


Gero arte Jone, eskerrik asko guztiagatik eta nahi duzunean etorri bisitan! Maite Zaitugu!

LH5- B

Zirkorrika

Taldeko ZIRKORRIKA argazkia


Kidetze eguna

Haur Hezkuntzako ikasleak, aste honetan eraikin berrian hasi dira eta hori ospatzeko, lehengo ostiralean kidetze eguna ospatu genuen. Hona hemen, gure gelakook HH3koekin eginiko hainbat ekintzen argazkiak.








Baita bideotxo bat ere!



Argazki gehiago ikusi nahi izanez gero, klikatu ondorengo irudian!




2017(e)ko apirilaren 10(a), astelehena

Korrikako ikastolako lipduba

Atzo, apirilak 9, Iruñan XX. Korrika amaitu zen eta horrekin batera, gure ikastolan egin genuen Lipdub-a aurkezten dugu. Zuekin guztiokin, gure Lipduba!!




2017(e)ko apirilaren 6(a), osteguna

Irurako ikastola, korrikarekin bat!

Korrika gora eta korrika behera, gela guztietan euskararekin erlazionaturiko konpromisoak hartu genituen. Hona hemen argazkiekin eginiko bideotxo bat!


Euskal Herriko txirrindulari itzulia

Atzo arratsaldean, Euskal Herriko txirrindulari itzulia Anoetatik igarotzen zela aprobetxatuz, lasterketa ikustera gerturatu ginen. Ez genuen argazki gehiegi ateratzeko astirik izan baina hementxe pare bat!



2017(e)ko apirilaren 5(a), asteazkena

Korrikako lipdub-a

Gaur goizean, XX. Korrika atzo igaro zela aitzakia hartuta, lipdub bat egin dugu. Hona hemen, atera dugun taldeko argazkia. Laster, lipdubaren bideo osoa izango dugu ikusgai. Bitartean, txintxoak izan!


2017(e)ko apirilaren 4(a), asteartea

Pintxo dastaketa

Laugarren Txanela liburuarekin bukatzeko, pintxo dastaketa bat antolatu genuen. Elikagaien inguruan asko ikasteko parada izan dugu, eta bide batez, baita zuen etxeetan egiteko moduko pintxoak egiten ikasi ere.

Jarraian, irudiekin eginiko bideo bat eta aurkezpenen beste hainbat uzten dizkizuet! Orain, hurrengo liburuarekin indarrean hasi behar dugu lanean! Animo kuadrila, gutxi geratzen da aste santuko oporretarako eta!









Gu ere euskararen alde!

Gaur goizeko 8.55ak aldera pasa da XX. Korrika Iruratik eta guk ere bertan parte hartu dugu. Hona hemen gaur goizeko irudiekin eginiko bideo bat eta hainbat taldeko argazki.

TIPI- TAPA, TIPI- TAPA KORRIKA!









Gure gelakook ere, euskararen inguruko geure konpromisoa hartu dugu! EUSKARAZ JOLASTU, AMESTU, BARRE EGIN, DISFRUTATU! EUSKARAZ BIZI!