2017(e)ko martxoaren 30(a), osteguna

KiVa

KiVa ikastola izanik, lanketarekin aurrera jarraitzen dugu eta gaur goizean, bi gelak elkarturik dinamika bat egin dugu. Egunerokotasunean izaten ditugun jokaerei pare bat buelta emateko dinamika ederra, benetan!
















2017(e)ko martxoaren 29(a), asteazkena

Korrikaren aurkezpena

Gaur goizean, bihar XX. Korrika Otxandion hasten dela kontuan izanik, LH6ko ikasleek aurkezpentxo bat egin digute. Bertan, bideoklipa ikusteko aukera ere izan dugu.




Pagoetara irteera

Atzo, egun pasa ederra izan genuen Pagoeta inguruan. Animalien gaia landu genuen, eta bertan bizi ziren animalia eta izaki bizidunen inguruko lanketa egiteko aukera izan genuen, 4km ibilaldi zoragarri bat egiten genuen bitartean. Zorte handia eduki genuen eta animalia asko ikusteko aukera ere izan genuen.

Hementxe argazkiekin eginiko bideotxo bat eta taldeko argazkia, ea gustatzen zaizuen!







2017(e)ko martxoaren 22(a), asteazkena

Uraren eguna

Gaur, martxoak 22, uraren eguna izanik, ikastolan hainbat ekintza burutu ditugu: 6. mailakoek mezu bat irakurri digute, urarekin erlazionaturiko abestiak entzun eta kamiseta urdina jantzita taldeko argazki bat atera dugu.


2017(e)ko martxoaren 21(a), asteartea

Digestioa

Azkenaldian, digestioarekin gabiltza gora eta behera; elikagaiak ahotik sartzen ditugunetik hondakinak kanporatzen ditugun bitarte, janariak egiten duen ibilbidea aztertzen. Gaur arratsaldean, taldeka, digestio aparatua irudikatu dugu. Begira zer- nolako artista kuadrila dugun gure gelan!





Agenda 21- Oria ibaiertzaren azterketa

Atzo arratsaldean, Agenda 21ekoek proposatuta, gure ibaia den Oriaren ertza azteretzera irten ginen. Bertan topatu genitzakeen landare, animalia eta gainerakoak aztertzen ibili ginen. Baita ibai ingurua garbiago mantendu ahal izateko hainbat ondorio ere atera genituen.









2017(e)ko martxoaren 20(a), astelehena

Udaberria

Gaur, martxoak 20, udaberrian sartu gara eta gure gelan, hostoak erori eta elurra atzean utzita, loreak atera zaizkigu, udaberriari ongi etorria emanez. Ikusi, ikusi zer nolako alaitasuna ematen duen gelara sartzeak!




Zirkulu maitekorra

Tutoritzetan lanean jarraitzen dugu eta oraingoan bakoitzaren aspektu positiboak jorratu genituen. Borobilean eseri eta ikasleak banaka erdian jarri ziren. Gainerakoek, erdian eserita zegoenari zerbait positiboa esan edo egiteko aukera zuen. Oso gustura aritu ginen eta indarrez beterik bukatu genuen saioa! 




2017(e)ko martxoaren 15(a), asteazkena

Analizando etiquetas de diferentes productos

En Txanela, hemos aprendido las diferentes funciones de los alimentos que comemos diariamente. Tomando eso como punto de partida, hemos analizado las etiquetas de los diferentes productos que han traído a clase. Mientras que estábamos analizando, hemos aprendido mucho.


Txanelan, elikagai ezberdinen funtzioak ikasi ditugu. Hori horrela izanik, egunerokotasunean jaten ditugun produktuen etiketak aztertu ditugu. Lan horretan genbintzala, asko ikasi dugu.







2017(e)ko martxoaren 13(a), astelehena

Korrika

Korrika gero eta gertuago dugun honetan, gure gelakook ere korrika lagun garela esan nahi dugu!
TIPI- TAPA, TIPI- TAPA... KORRIKA! GU ERE KORRIKAREN ALDE!






2017(e)ko martxoaren 1(a), asteazkena

Patio berria

Azkenean iritsi da eguna! Inauterietatik itzuli eta gure sorpresarako, patioan genuen hesia kenduta genuen! Gaur arratsaldean egiten zuen eguraldi paregabea aprobetxatuz, jolasleku berria lehen aldiz erabiltzera joan gara!


Ostegun gizen, mila esker!

Ostegun Gizena benetan berezia izan genuen gure gelan. Alde batetik, urtero legez, mozorrotuta joan ginen ikastolara eta Anoetako Ikastolako ikasleen eskutik txistorra ogitartekoa jan ahal izan genuen.














Baina bestetik, nire urtebetetze eguna ere bazen eta, ikasleek eta irakasleek sekulako sorpresa prestatu zidaten! Mila esker bihotz- bihotzez niretzat hain berezia den eguna are eta bereziago egiteagatik! Eskerrik asko!!