2016(e)ko abenduaren 23(a), ostirala

Gero arte, Adur eta Noa!

Gabonetako oporrak iritsi dira, eta honekin batera, gure lagun diren Adur eta Noa, beren familiarekin Bermudetara joateko garaia iritsi da. Sorpresa bat eman nahi genien eta horretarako bertso bat eta hainbat opari prestatu dizkiegu denon artean. Pena handiz agurtu ditugu, baina esan ohi den moduan, hau ez da agur bat, gero arte bat baizik eta ohartzerako berriro ere ikastolan izango ditugu. Ondo pasa familia eta disfrutatu!













NOA ETA ADUR

Noa eta Adur doaz
urrutira gabonetan,
seguru inglesa ondo
ikasiko dute bertan.
Oso alaiak zarete,
segi zazue horretan.
Beti hain irribarretsu
poz- pozik eta txantxetan.
Opari bat egin dugu
maitasun guztiz benetan,
almohadarekin gugana
etortzeko ametsetan.
Zuen zai egongo gara
ikusiko gara bueltan,
gutaz gogoratu eta
ondo pasa Bermudetan.


Seguru izango dela
han itsasoa epela,
jendea zoragarria
eta paisaia itzela.
Janariarekin ere
asko goza zazuela,
bueltan kontatzeko asko
izango baita horrela.
Argazki batzuk bidali
apaindu dezagun gela.
Batzutan imaginatu
zuen ondoan gaudela.
Itzultzean egongo da
dena gaur arte bezela,
esan nahi genizueke
lagun onak zaretela.

Zorionak eta urte berri on, kuadrila!

Gabonak iritsi dira eta horiekin batera, oporrak! Ondo, ondo pasa oporrak eta urtarrilean ikusiko gara!


2016(e)ko abenduaren 22(a), osteguna

Unibertsoko ipuinak

Bi hilabete hauetan unibertsoaren inguruko ipuinak egiten aritu gara. Horrenbeste izerdi bota ondoren, emaitza paregabea geratu zaigu! Aupa kuadrila!


2016(e)ko abenduaren 21(a), asteazkena

San Tomas

Gaur, abenduak 21, San Tomas eguna ospatu dugu ikastolan. Anoetako Ikastolako ikasleak etorri dira ikastolara eta txistorra ekarri digute. Patio garaian, txistorra ogitarteko bikaina jan dugu lagunarte ederrean!



Gabonetako eskulanak

Gabonak heltzen ari diren honetan, eskulanak egiten aritu gara buru- belarri. Ikusi, ikusi, zein ponpoi, zuhaitz eta izar dotoreak egin ditugun.


Historiako panelen aurkezpenak

Duela egun batzuk, bai Gazteleran eta baita Txanela/ Euskaran historia lantzen aritu ondoren, ikasleek prestatu zituzten panelen inguruko aurkezpenak egin genituen 5. mailako bi gelak batera. Lan bikaina egin zuten benetan!





2016(e)ko abenduaren 4(a), igandea

Abenduak 3, euskararen eguna

Atzo, abenduak 3, euskararen nazioarteko eguna izan zen. Egun hori, larunbata izanik, guk ikastolan, ostiralean ospatu genuen. Goizean, 5. eta 6. mailakook emanaldi polit zein berezi bat prestatu genuen, bertso, abesti, kantu eta dantzez osaturik. 
Arratsaldean aldiz, kalejiran plazara joan eta "Arraroa, noski!" abestia abestu eta "Euskararen txantxangorria" dantzatu genuen. Amaitzeko, inguratu ziren guztiekin batera gaztainak jan genituen. Giro paregabean, euskaraz gozatu, ondo pasa eta hitz egin daitekeela gogorarazi genuen! Guk ere, euskaraz bizi nahi dugulako urteko 365 egunetan!

Euskararen egunean, goizean egin genuen emanaldiko bideoa.






Euskararen egunean ateratako argazkiekin eginiko bideoa.



2016(e)ko abenduaren 3(a), larunbata

Irteera: Txotxongilak ikustera

Ostegunean, Tolosan txotxongiloen nazioarteko astea den honetan, Topic-era joan ginen gure Ikastolako 3. 4. 5. eta 6. mailako ikasleak. Goizean museoa ikusi eta ondoren txotxongilo emanaldi bat ikusteko aukera izan genuen. Amaitutakoan, zertxobait bazkaldu eta bigarren ikuskizun bat ere ikusi genuen. A zer zortea gurea, txotxongiloak kontrolatzen zituzten artistekin hitz egiteko aukera ere izan baikenuen. Hona hemen, ateratako argazkiekin eginiko bideotxo bat!



2016(e)ko azaroaren 26(a), larunbata

Emakumearen indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna

Azaroak 25, Emakumearen indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna da eta 5. mailakook ere egun horren parte izan nahi genuen! Eskuak morez margotu eta argazki hau atera dugu! Guk ere ez dugu indarkeriarik onartzen!





Udazkena gela barruan

Zuhaitzetatik hostoak erortzen ari dira eta negua ate joka daukagu! Ikusi gure gelan zer nolako hostoak ari diren erortzen; kolore biziz eta alaitasunez beteriko hostoak!



Sentimenduen diagrama

Atzo goizean, sentimenduen diagrama jarri genuen martxan. Bakoitza nola sentitzen den adierazteko balioko digu, elkar hobeto ezagutzeko eta batak besteari laguntzeko. Horretarako, goizeko 9.00etan, patio ondoren, 14.30etan eta 16.30etan bakoitzak bere argazkia sentimendu batean kokatu beharko dugu; momentu horretan sentitzen dugun sentimentuaren alboan.


2016(e)ko azaroaren 16(a), asteazkena

Gorren sentsibilizazioa

Atzo arratsaldean, gor komunitatearen XIII. sentsibilizazio astearen barnean, gure ikastolan hitzaldi berezi bat izan genuen.
Irakasleon zeinu hizkuntzako irakaslea den Julianek, 5. eta 6. mailako ikasleei gor batek eduki ditzakeen zailtasunen inguruan hitzaldi bat eman zigun bere interpretearen laguntzaz. Hori gutxi balitz, zeinu hizkuntza pixka bat ere erakutsi zigun.




Jarraian, gelan ikusi genuen bideo bat dago ikusgai; hau ere gorrek izan ditzaketen zailtasunekin zerikusia duena.


Amaitzeko, gogoratu, ostiral honetan, arratsaldeko 17.30etan, Tolosako kultur etxean, gelan egin genituen marrazki lehiaketako irabazleak nortzuk diren esango dutela. Gure gelakoren bati sariren bat egokituz gero, aldez aurretik adieraziko zaizue. ZORTE ON GUZTIOI!

2016(e)ko azaroaren 15(a), asteartea

Adostokiak

Gaur goizean, 5. mailakoak lehenengo, bigarren, hirugarren eta laugarren mailakoei adostokiak zer diren eta nola funtzionatzen duten azaltzera joan gara. Gure gelari, 1. eta 2. mailak egokitu zaizkigu. Hementxe bi geletan ateratako pare bat argazki.

         L.H. 1




         L.H. 2




Euskararen txantxangorria

Lau haizetara hegan
bera dabil airean
ahotan, belarritan,
su epelean.
Kalearen bizia
herri honen irria,
Euskararen txantxangorria!



2016(e)ko azaroaren 10(a), osteguna

Erlajazioa eta tutoritza

Osteguneko saioan, erlajazio klasea egin genuen, Ibaneren piano doinuez lagunduta! Zu bai artista, Ibane!!





             https://www.youtube.com/watch?v=7maJOI3QMu0

Ondoren, "El hombre orquesta" laburmetraia ikusi eta honen inguruko lanketa egin genuen! Ea laburmetraia gustatzen zaizuen!





Nuestras Revistas Galácticas

Durante dos meses, hemos estado creando Nuestras Revistas Galácticas y esto es el resultado. ¡Vuestro esfuerzo ha merecido la pena! ¡Enhorabuena!

Bi hilabete hauetan zehar "Nuestras Revistas Galácticas"-ekin lanean aritu gara eta hauxe da lortu duguna! Zuen esfortzuak merezi izan du! Zorionak!











2016(e)ko azaroaren 6(a), igandea

Halloween Ceremony

Last week, the 31st of October, was Halloween night. Witches and wizards, magic wands and potions weren´t missing in our classroom.!

Aurreko astean, urriaren 31ean, Halloween gaua izan zen. Ez zen sorgin, azti, barita magiko eta edabe miragarririk falta izan gure gelan!





Big- bang, unibertsoaren sorrera

Hilabete hauetan unibertsoa lantzen aritu gara eta ondo pasatuz, izugarri ikasi dugu! Ikusi ezazue bideo honetan nola sortu zen Unibertsoa, Eguzki sistema eta gure Lurra.



2016(e)ko urriaren 21(a), ostirala

Bertsolaritza

Hona hemen, gaur gelan egin ditugun bertsoak! Hau da hau bertsolari kuadrila!


2016(e)ko irailaren 27(a), asteartea

2016(e)ko irailaren 19(a), astelehena

2016(e)ko irailaren 8(a), osteguna

Bagoaz pixkanaka...

Lehenengo bi egunak uste baino azkarrago joan zaizkigu! Buru belarri ikasgela antolatzen ibili garen arren, jolaserako tartea ere atera dugu! Hemen dituzue ateratako zenbait argazki! Seguru al gaude bikote guztiek eman dietela buelta egunkari orriari, batere tranparik egin gabe? Ea zuek zer diozuen...




   






2016(e)ko irailaren 7(a), asteazkena

Ongi etorri 5. mailara!


Ikastolak ateak ireki ditu jada, eta gure gelan martxan jarri gara dagoeneko. Udaran pilak kargatu ditugu, eta gogotsu hasi dugu ikasturtea! Seguru gaude, aurtengoan ere ongi pasatuz, asko ikasiko dugula! 

Aurrerantzean, blog honen bitartez izango duzue gelan egiten dugunaren berri!

ONGI ETORRI L.H. 5-B GELARA!