2016(e)ko abenduaren 23(a), ostirala

Gero arte, Adur eta Noa!

Gabonetako oporrak iritsi dira, eta honekin batera, gure lagun diren Adur eta Noa, beren familiarekin Bermudetara joateko garaia iritsi da. Sorpresa bat eman nahi genien eta horretarako bertso bat eta hainbat opari prestatu dizkiegu denon artean. Pena handiz agurtu ditugu, baina esan ohi den moduan, hau ez da agur bat, gero arte bat baizik eta ohartzerako berriro ere ikastolan izango ditugu. Ondo pasa familia eta disfrutatu!













NOA ETA ADUR

Noa eta Adur doaz
urrutira gabonetan,
seguru inglesa ondo
ikasiko dute bertan.
Oso alaiak zarete,
segi zazue horretan.
Beti hain irribarretsu
poz- pozik eta txantxetan.
Opari bat egin dugu
maitasun guztiz benetan,
almohadarekin gugana
etortzeko ametsetan.
Zuen zai egongo gara
ikusiko gara bueltan,
gutaz gogoratu eta
ondo pasa Bermudetan.


Seguru izango dela
han itsasoa epela,
jendea zoragarria
eta paisaia itzela.
Janariarekin ere
asko goza zazuela,
bueltan kontatzeko asko
izango baita horrela.
Argazki batzuk bidali
apaindu dezagun gela.
Batzutan imaginatu
zuen ondoan gaudela.
Itzultzean egongo da
dena gaur arte bezela,
esan nahi genizueke
lagun onak zaretela.

Zorionak eta urte berri on, kuadrila!

Gabonak iritsi dira eta horiekin batera, oporrak! Ondo, ondo pasa oporrak eta urtarrilean ikusiko gara!


2016(e)ko abenduaren 22(a), osteguna

Unibertsoko ipuinak

Bi hilabete hauetan unibertsoaren inguruko ipuinak egiten aritu gara. Horrenbeste izerdi bota ondoren, emaitza paregabea geratu zaigu! Aupa kuadrila!


2016(e)ko abenduaren 21(a), asteazkena

San Tomas

Gaur, abenduak 21, San Tomas eguna ospatu dugu ikastolan. Anoetako Ikastolako ikasleak etorri dira ikastolara eta txistorra ekarri digute. Patio garaian, txistorra ogitarteko bikaina jan dugu lagunarte ederrean!



Gabonetako eskulanak

Gabonak heltzen ari diren honetan, eskulanak egiten aritu gara buru- belarri. Ikusi, ikusi, zein ponpoi, zuhaitz eta izar dotoreak egin ditugun.


Historiako panelen aurkezpenak

Duela egun batzuk, bai Gazteleran eta baita Txanela/ Euskaran historia lantzen aritu ondoren, ikasleek prestatu zituzten panelen inguruko aurkezpenak egin genituen 5. mailako bi gelak batera. Lan bikaina egin zuten benetan!





2016(e)ko abenduaren 4(a), igandea

Abenduak 3, euskararen eguna

Atzo, abenduak 3, euskararen nazioarteko eguna izan zen. Egun hori, larunbata izanik, guk ikastolan, ostiralean ospatu genuen. Goizean, 5. eta 6. mailakook emanaldi polit zein berezi bat prestatu genuen, bertso, abesti, kantu eta dantzez osaturik. 
Arratsaldean aldiz, kalejiran plazara joan eta "Arraroa, noski!" abestia abestu eta "Euskararen txantxangorria" dantzatu genuen. Amaitzeko, inguratu ziren guztiekin batera gaztainak jan genituen. Giro paregabean, euskaraz gozatu, ondo pasa eta hitz egin daitekeela gogorarazi genuen! Guk ere, euskaraz bizi nahi dugulako urteko 365 egunetan!

Euskararen egunean, goizean egin genuen emanaldiko bideoa.






Euskararen egunean ateratako argazkiekin eginiko bideoa.



2016(e)ko abenduaren 3(a), larunbata

Irteera: Txotxongilak ikustera

Ostegunean, Tolosan txotxongiloen nazioarteko astea den honetan, Topic-era joan ginen gure Ikastolako 3. 4. 5. eta 6. mailako ikasleak. Goizean museoa ikusi eta ondoren txotxongilo emanaldi bat ikusteko aukera izan genuen. Amaitutakoan, zertxobait bazkaldu eta bigarren ikuskizun bat ere ikusi genuen. A zer zortea gurea, txotxongiloak kontrolatzen zituzten artistekin hitz egiteko aukera ere izan baikenuen. Hona hemen, ateratako argazkiekin eginiko bideotxo bat!