2017(e)ko otsailaren 22(a), asteazkena

Inauteri jaialdirako prestaketak

Atzo arratsaldean izan genuen inauteri jaialdia. Baina jaialdia egin aurretik prestaketa lan handia izan genuen. Hala ere, argazki batzuk ateratzeko tartetxoa ere atera genuen, baita, barre egiteko ere!




"Mannequin Challenge" bat ere egin genuen, urduritasunak lasaitzeko asmoz!


Laister, emanaldiko eta taldeko argazkiak eta bideoak izango ditugu ikusgai!

2017(e)ko otsailaren 20(a), astelehena

Zaharretik berrira... zaharrak berri!

Dakizuen bezala, bihar, otsailak 21, inauterietako jaialdia izango dugu 19.00etan. Hori dela eta, mozorrotu eta aurpegiak margotzeko, ordutegi ezberdinetan elkartuko gara ikastolan.

Lehoiak: 18.15etan, marroiez edo beltzez jantzita.
Loroak: 18.00etan, kolore berdineko arropa biziz jantzita.
Jirafak: 17.30etan, marroiez edo beltzez jantzita.
Zebrak: 17.30etan, txuriz jantzita.
Tximuak: 18.15etan, marroiez jantzita (gerrikoa ekarri).

2017(e)ko otsailaren 15(a), asteazkena

Munduko erakusketa

Atzo arratsaldean jarri genuen gure munduko erakusketa martxan. Gaur eta bihar oraindik ere ikusgai egongo da! Animatu eta etorri ikustera!





Alex & the magic staff

Let´s find the 4th piece of Amenobis´ staff!

Goazen Amenobisen makil magikoaren 4. zatiaren bila!





2017(e)ko otsailaren 10(a), ostirala

Munduko askaria

Atzo arratsaldean, askari berezi bat egin genuen: Munduko askaria.



Benetan berezia izan zen! Ikasleak lurralde edo eremu ezberdinetan banatuta zeuden:

IPAR AMERIKA


ERTAMERIKA


HEGO AMERIKA


EUROPA


ASIA


AFRIKA



OZEANIA




Lurralde bakoitzak, janari ezberdina izateaz gain, kopuru desberdina ere bazuen; lurralde horretako egoeraren araberakoa. Jaten hasi aurretik, hausnarketa bat egin genuen, bakoitza nola sentitu zen adieraziz. Modu honetan, lurralde ezberdinetako jendearen azalean jarri ginen. Amaieran, bakoitzak nahi zuen lekutik jan zezakeela ondorioztatu genuen.

















Esperientzia polita eta desberdina izateaz gain, hausnartu eta ikasteko tarte bikaina ere izan genuen! Bide batez, taldeko argazki bat ere atera genuen!




2017(e)ko otsailaren 8(a), asteazkena

Santa Ageda

Joan den larunbata, Santa Ageda bezpera izan genuen eta bosgarren mailan, lagun mordoa bildu ginen eskean irteteko. Ibanek etorri ezin izan zuen arren, bera ere gogoan izan genuen! APA, APA, APA... Ibane guapa!





Munduko jolasak

Txanelako hirugarren proiektuan, munduko kultura ezberdinak ezagutu, munduko txoko desberdinetako haurren bizimoduaren berri izan eta hauek jasaten dituzten egoerak ezagutzen ari gara. Horien artean, munduko leku bakoitzean, jolas ezberdin bat jolasten dela ere ikusi dugu eta gehiago ezagutzeko asmoz, lehenengo mailakoekin hainbat jolasetan aritu ginen. Primeran pasatu genuen!