2017(e)ko otsailaren 10(a), ostirala

Munduko askaria

Atzo arratsaldean, askari berezi bat egin genuen: Munduko askaria.



Benetan berezia izan zen! Ikasleak lurralde edo eremu ezberdinetan banatuta zeuden:

IPAR AMERIKA


ERTAMERIKA


HEGO AMERIKA


EUROPA


ASIA


AFRIKA



OZEANIA




Lurralde bakoitzak, janari ezberdina izateaz gain, kopuru desberdina ere bazuen; lurralde horretako egoeraren araberakoa. Jaten hasi aurretik, hausnarketa bat egin genuen, bakoitza nola sentitu zen adieraziz. Modu honetan, lurralde ezberdinetako jendearen azalean jarri ginen. Amaieran, bakoitzak nahi zuen lekutik jan zezakeela ondorioztatu genuen.

















Esperientzia polita eta desberdina izateaz gain, hausnartu eta ikasteko tarte bikaina ere izan genuen! Bide batez, taldeko argazki bat ere atera genuen!




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina