2017(e)ko urtarrilaren 17(a), asteartea

KiVa, Irurako ikastolan ez dugu jazarpenik onartuko!

Gure ikastolan KiVa programa (jazarpena ekiditeko programa) martxan jarri dugu eta horren harira hainbat ekintza burutu genituen ostegun eta ostiralean.

Ostegunean, laburmetrai bat ikusi genuen eta bere inguruko hausnarketa bat egin genuen gelan.




Ostiralean, berriz, ikasle bakoitzak bere KiVa ametsa idatzi zuen laino batean eta ondoren, ikastola sarrerako zuhaitzean itsatsi genituen.




Arratsaldean, ikastolako ikasle eta irakasleen artean jazarpena ezabatuko dugula adierazi genuen eskuak margotu eta "Jazarpena" zihoen kartel handi bat margotuaz.




IRURAKO IKASTOLAN EZ DUGU JAZARPENIK ONARTUKO!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina